pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Munduko Ondarearen Nazioarteko Eguna gurekin

Azaroaren 15ean eta 16an

 
UNESCOk izendatutako azaroaren 16ko data horretan Aldundiko Kultura Zuzendaritzak erabaki du, gure ondarearen kontserbazioa eta hedapena ardatz hartuta, sentsibilizazioko ekintza berezi bati hasiera ematea aurten, ekimen pilotu gisa.
Irizpide nagusia da normalean zabalik ez dauden ondare-leku horiek ireki eta herritarrei erakustea azaroaren 15ean eta 16anOndarearen bertatik bertara lelopean. Aldundiak egun horietan hainbat ondare mota zabalduko ditu Gipuzkoan zehar.
Ekimena udaletara eta gainontzeko museoetaraere zabaldu dute, herrietan daukagun ondarea egun horietan herritarrentzat erakusgarri jarri asmoz. Hala, Burdinola Elkarteak erantzun dio dei horri eta Azaroaren 15erako, larunbata, txango bat antolatu dute: Legazpi barrutiko haizeola eta zeharrolak izenburuarekin. Honakoa izango da eguneko egitaraua:
10:00: Topagunea Mirandaolako Parkearen aparkalekuan.
10:00-11:00: Haizeolen ingura ezagutu Peatzako meatzeak eta zepadiak (mendiko burdinolen aztarnak) bisitatuz.
11:00-13:30: Zeharrolen ingurua ezagutu Olazar, Elorregi, Araiztegi eta Mirandaola burdinolak bisitatuz.
Informazio gehiagorako: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..
Goierri eta Tolosaldea eskualdeetan, azaroaren 15 eta 16an honako herrietan ere izango dira ekimenak: Ezkio-Itsaso, Ormaiztegi, Tolosa eta Zumarragan.

 

 

 

 

 

 

 

 

Ikusi kartela

Albiste guztiak