Arantza Amundarainekirabazi du, eta 50 euroko saria eramango du, herriko jatetxeren batean otordu batez gozatzeko
Udalak 2014rako ateratako egutegian, herritarrek parte hartzeko moduko joko bat proposatzen da. Legazpiko jaiak dira ardatz nagusi. Hilabete bakoitzean, sasoi horri dagokion jai baten argazkia dugu, eta horrekin lotutako galdera bat. Herritarrek erantzun zuzena eman behar dute, www.legazpiko-udala.info web orriko "Egutegia 2014" izeneko txokoan sartuta edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda.
Dagoeneko egin dute urteko hamargarren galderari dagokion zozketa; alegia, urriari dagokiona. Hauxe zen galdera: Urrian, mendi ibilaldi bat egiten da Aizkorrin zehar. Tipi-tapa eta zanpa-zanpa... Nola du izena gure mendi martxak? Erantzun zuzena, hain justu, Aizkorrin Barrena da. Ondo erantzundakoen artean zotz egin, eta Arantza Amundarain izan da irabazlea. 50 euroko bale bat jasoko du, herriko tabernaren batean otordu batez gozatzeko.
Merkataritza eta ostalaritza sustatzea
Saria bale moduan banatzen du Udalak, eta ez eskudirutan; izan ere, herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzea du helburu. Hala, irabazleak 50 euroko balea jasoko du, eta berau xahutzen duen saltokiko merkatariak, ondoren, udaletxean aurkeztu beharko ditu nola bale hori, hala faktura, eta hantxe ordainduko dizkiote 50 euroak.