pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Tipa‐Tapa ekimenaren 20. irteera
11
Aza
2014

Tipa‐Tapa ekimenaren 20. irteera

22 bastoi banatu ziren sari gisa

20. irteera egin zuten, eta ordura arteko irteera guztietan parte hartutako pertsonak saritzeko modu bat izan zen
 
LegazTipi‐Tapa ekimenak 20. astea izan zuen aurrekoa. Horregatik, ibilbide bakoitzaren ostean zigilua jartzeko lehenengo egunean eman zitzaien txartela beteta aurkeztu zuten 22 pertsonei mendiko bastoi bana oparitu zieten, logo eta guzti, omenalditxoa egiteko sari gisa.
 
Eguraldi kaskarragatik‐edo ez ziren saridun guztiak azaldu hitzordura; horregatik, falta direnei aste honetan emango zaie bastoia.
 
Hain zuzen, eguraldia da, sarri askotan, partehartzaileak atzera botatzen dituen ezaugarri nagusia. Horregatik, eguraldi txarrarekin egin litezkeen beste zenbait ibilbide aztertzeko helburua finkatu zuten, horiek ere aurki martxan jartzeko. Negua gogorra izan bailiteke.
 
Oinez ibiltzeak dakartzan onurak Udaleko Gizarte Zerbitzuek sustatutako proiektua da LegazTipi‐Tapa. Osakidetzak herritarren ongizatea eta osasuna hobetzeko helburuarekin proposatuta, udalerriko hainbat elkarteren laguntzarekin gauzatzen dena.Hainbat ibilbide finkatu dira, legazpiarrek maiztasun jakin batekin eta nork bere aukeren arabera lagunartean oinez ibiltzeko ohitura har dezaten. Osasun etxeko sendagileek eurek ere ibilbideetan parte hartzeko gomendatuko diete gaixoei.
 
Nagusilan, Gueske, Buztintegi eta kiroldegiko begiraleak dira, hain zuzen, astero, goizeko ibileratxoan parte‐hartzaileei laguntzeaz arduratzen diren elkarteak. 
 
Legazpiar guztiek parte hartzeko moduko proiektua da, astialdia, jarduera eta konpainia ona eskaintzeaz gainera, mezu garrantzitsua zabaltzen duena: zeinen osasungarria den oinez ibiltzea.
 
Udaletik deia egin dute interesa duten pertsona guztiak ostegunetan, 10:30ean, Euskal Herria plazara azal daitezen. 

Albiste guztiak