Udalerrian mugikortasuna eta irisgarritasuna bermatze aldera, lan ugari egiten ari dira aspaldion. Horrek gorabehera dezente eragin ditu kaleetarako joan‐etorri eta igarotzeetan.
Gaur, Santikutz kaleko espaloia itxi dute, bertan egin beharreko hainbat urbanizazio lan gauzatzeko. Espaloia ixtearekin bat, Agirre Etxeberrik goiko aldetik duen sarbidea ezeztatuko da.
Datorren astean itxiko dute, halaber, Urola kaleko espaloia ere, argiteria berritzeko lanak egiteko. Hor, haatik, libre utziko dute Agirre Etxeberrirako sarbidea. Horregatik, gune horretara sartu nahi duen edonork beheko aldetik egin beharko ditu sartu‐irtenak.