pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

XX. Asteburu Mikologikoa Legazpin

Urriaren 24tik 26ra bitarte

Sortu berri den Beti Gazte Animakzio Elkarteak antolatu du, Udalarekin eta Lekanazpi Elkartearekin batera
 
Urriaren 24tik 26ra bitarte, XX. Asteburu Mikologikoa izango da Legazpin. Aurten berrikuntzekin etorriko da, egitarauan ez ezik, baita antolakuntzan ere. Izan ere, sortu berri den Beti Gazte Anikmazio Elkarteak antolatu du, Legazpiko Udalarekin eta Lekanazpi Elkartearekin batera.
 
Guztien artean, egitarau oparoa antolatu dute. Hasteko, ostiralean, 19:30ean, sukaldaritza tailerra izango da, Lekanazpi Elkartean, Jon Agirreburualde sukaldariaren gidaritzapean. Larunbat goizean, perretxiko bilketa egingo dute. Edonork parte hartu ahal izango du, eta ondoren, bildutakoa Lekanazpira eraman. Trukean, salda eta txorizoa emango diete. Arratsaldean, Aranzadiko aditu baten laguntzarekin, bildutako aleen sailkapena egingo dute.
 
Igandean, berriz, urriak 26, bildutako guztien erakusketa jarriko dute, 11:00etatik aurrera, Azokako arkupeetan. 12:00etatik 13:00etara 0‐6 urte arteko Umeentzako Lehen Marrazki Lehiaketa izango da, perretxikoak gaitzat hartuta. Eta eguerdi partean, perretxiko dastaketa izango da.
 
Erakusketak iraun bitartean, iaz bezalaxe, 'Upelgilearen Begia' apustu jokoa izango da. Eta saskiaren pisua asmatzen duenak edo gehien hurbiltzen denak sorta ederra eramango du.

Albiste guztiak