Datorren astelehenean, hilak 20, Santikutz kaleko 2 eta 6 zenbaki bitartean (Serenaneko aldapa) saneamendu eta urbanizazio lanak hasiko dira.
Hori dela eta , aparkalekuetan, trafikoan, eta oinezkoentzako aldaketak izango dira:
APARKALEKUAK
Eroskiko zintzikariotik Urcelay zapatadenda parean dagoen elbarrientzako aparkalekua bitartean dauden hiru aparkaleku plaza kendu egingo dira.
ZIRKULAZIOA
Kalea itxita egongo da zirkulaziorako.
OINEZKOAK
Astelehenetik aurrera Ilintxa elkartera Santikutz 8 albotik sartu beharko da. Obraren arabera, bi espaloietako bat beti zabalik egongo da.
Sortuko diren eragozpenetik, aldez aurretik barkamena eskatzen dizuegu.