Legazpiko Udalaren adierazpena, Felipe Echeverria Telleria Legazpiko Udaleko zinegotzi ohiaren heriotza dela eta
Legazpiko Udaleko Bozeramaileak bere samina adierazi nahi du 1979-1983 eta 1983-1987 legealdietan Legazpiko Udaleko zinegotzia izan zen Felipe Echeverria Telleria Iturbe jaunaren heriotza dela eta. Horretaz gain, bere dolumina adierazi nahi die familiari, lagunei eta senitartekoei.
Legazpiko Udalak eskertu egin nahi du 1979-1983 eta 1983-1987 legealdietan Felipe Echeverria Telleria jaunak Legazpiko herriaren alde egin zuen lana eta ardura horri eskaini zion dedikazioa.
Legazpin, 2017ko maiatzaren 15ean