Maiatzaren 12an ospatuko da
Datorren maiatzaren 12an, Garagunek Bidezko Merkataritzako produktuak salduko ditu azokan. Oraingoan elizako arkupetan jarriko dute saltokia.
Horretaz gain, Legazpin Bidezko Merkataritzako produktuak saltzen dituzten dendak kartel batzuen bidez identifikatuko dira eta Legazpiko Bidezko Merkataritzaren irudi berria izango duten txapak oparituko dituzte.
Irudi berri hori Legazpiko Nerabeentzako Balio Anitzeko Zerbitzuko Garazi Ayuso eta Miren Garcia gazteek diseinatu dute eta oparituko diren txapak Gazte-txokoko gazteek egindakoak dira.