Kaixo, lagun:
Legazpiko Agenda 21 Foroaren egutegian aldaketa bat izango dela jakinarazi nahi dizugu.
Pasa den apirilaren 6an Legazpiko mugikortasunaren diagnosia partekatzerakoan zenbait alderdi modu sakonagoan aztertzeko beharra ikusi ondoren, apirilaren 25erako iragarritako saioa bertan behera uztea iruditu zaigu egokiena.
Hori horrela, datozen saioetarako proposamena eta egutegia honela geratzen da:
Saioa |
Eguna |
Gaia |
3 saioa |
Maiatzak 18, osteguna |
Aldaketa klimatikoa, Eskolako Agenda 21 |
4 saioa |
Ekainak 8, osteguna |
Mugikortasun plana: ekintzak proposatzea |
*Aipatutakoez gain mugikortasun jasangarrirako planaren eguneratze prozesuak esango digu ekainaren amaieran bosgarren saio bat egitea komeni den edo ez.
Ulertuko duzulakoan, eta zure inplikazioa eskertuz, maiatzera arte agurtzen gara; orduan jasoko duzu, ohiko moduan, hurrengo saiorako deialdia.
Eskerrik asko!