Urtean, 12.500 euro aurreztea aurreikusi da.
Udalaren barne antolaketaren eredu berria hiru batzordetan oinarritzen da: Antolaketa, Lurraldea eta Herritartasuna. Batzorde horiek hilean behin biltzen dira ordubetez. Batzordeen helburua, ondoren Osoko Bilkuran onartu behar diren gaiak eztabaidatzea eta erabakitzea da.
Eredu berri horrek, Batzorde Iraunkor desberdinetan oinarritzen zen aurreko eredua ordeztu du. Lehen, orotara, urtean 83 batzorde inguru egiten ziren. Oraingo ereduaren arabera, urtean 33 batzorde egitea aurreikusten da.
Beste hobekuntza bat akta audioz jasotzeko sistema erabiltzea izan da. Aurreko legealdian Osoko Bilkuretan bakarrik jasotzen ziren aktak audioz eta orain batzorde guztietan erabiltzen da sistema hori. Horri esker, alde batetik aktak egiteko denbora murriztu da eta, bestetik, bilkuretan parte hartzen duten kide guztien parte hartzeak entzun daitezke, audio aktak Udalaren web gunera igotzen direlako.
Hobekuntza horiekin, Udal Zerbitzuen kudeaketa hobetzearen eta udal kudeaketaren eragin-kortasuna eta efizientziaren aldeko apustua egiten dugu. Ugariak dira abantailak:
- Udal teknikariek denbora gehiago dute euren lan teknikoak egiteko.
- Udal zinegotziek denbora gehiago dute herritarren beharrei erantzuteko.
- Gardentasuna, herritarren zerbitzura.
- Administrazio-sinpletasuna eta prozeduren hobekuntza.
- Kudeaketa kostu txikiagoak.