Laguntza eskatzeko gehieneko epea: irailak 30
Laguntza hauen xedea da eskaera egiten duten gazteen ohiko bizilekua izango den etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzea, zati batean, bai dagoeneko etxebizitza errentan hartuta daukatenean eta baita deialdian eskaerak aurkezteko ezarritako epea amaitu eta hilabeteko epean etxebizitza errentan hartzeko konpromisoa hartzen dutenean ere. Gazteak dira 18 eta 35 urte bitarteko pertsonak.
Diru-laguntzaren kopurua hileko 250€ artekoa izango da, deialdian zehazten diren hainbat faktoreren arabera.
2017an kontuan hartzeko:
- 2016an diru-laguntza hau jaso dutenek ez dute zertan eskaera berririk egin beharko.
- Diru-sarrerak 2017ko uztailaren 31 baino lehen eguneratu beharko dira, aurtengo PFEZ aitorpenarekin.