pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Egin dira egutegiarekin lotutako uztaileko eta abuztuko zozketak
08
Ira
2014

Egin dira egutegiarekin lotutako uztaileko eta abuztuko zozketak

Maite Ugarte eta Agurtzane Arrondo izan dira irabazleak, eta 50 euroko sari bana eramango dute, herriko dendaren batean edo tabernaren batean gastatzeko
 
Udalak 2014rako ateratako egutegian, herritarrek parte hartzeko moduko joko bat proposatzen da. Legazpiko jaiak dira ardatz nagusi. Hilabete bakoitzean, sasoi horri dagokion jai baten argazkia dugu, eta
horrekin lotutako galdera bat. Herritarrek erantzun zuzena eman behar dute, www.legazpiko‐udala.info web orriko "Egutegia 2014" izeneko txokoan sartuta edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda.
 
Dagoeneko egin dituzte urteko zazpigarren eta zortzigarren galderei dagozkien zozketak; alegia, uztailari eta abuztuari dagozkionak. Hauexek ziren galderak: Auzoak hizpide hartuta, zein bi auzotako jaiak ditugu uztailean? eta Zein da San Agustin jaietako egitarauan urtero ageri den ekitaldi berezia? Erantzun zuzenak, hain justu, Aztiri eta San Ignazio eta Txerri harrapaketa dira. Ondo erantzundakoen artean zotz egin, eta Maite Ugarte izan da uztaileko irabazlea. 50 euroko bale bat jasoko du, herriko dendaren batean erosketak egiteko. Abuztukoa, berriz, Agurtzane Arrondo, eta horrek ere 50 euroko balea jasoko du, herriko tabernaren batean otordua egiteko.
 
Merkataritza eta ostalaritza sustatzea
Saria bale moduan banatzen du Udalak, eta ez eskudirutan; izan ere, herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzea du helburu. Hala, irabazleak 50 euroko balea jasoko du, eta berau xahutzen duen saltokiko
merkatariak, ondoren, udaletxean aurkeztu beharko ditu nola bale hori, hala faktura, eta hantxe ordainduko dizkiote 50 euroak.

Albiste guztiak