11:00etan Laubide paretik abiatuko da (Maiatza taberna paretik)
Arratsaldeko Olentzero Errondaren gain-behera dela eta, hainbat bilera egin ondoren, gaia hausnartu eta luze eztabaidatu ondoren, parte hartu dugun eragile guztien artean, erronda bakarra egitea erabaki zen eta indartsu zegoena, goizean egiten zen ikastetxeen erronda, erronda herrikoi bilakatzea, arratsaldeko errondan parte hartu ohi dutenei, goizekoa begira egiten zuten gurasoei,… tokia eginez, eta hezur-haragizko Olentzerok erronda irekiz.
Erronda hasi aurretik, 10:30ean Olentzerok Santikutz Egoitza bisitatuko du ikastetxeetako 5.eta 6. Mailako ikasle eta nahi duten herritarrekin . Ondoren Laubide kalera joango dira guztiak, gainerakoekin elkartu eta erronda abiatzeko.
IRTEERA ORDUA ETA ELKARGUNEAK
ELKARTZEKO ORDUA: 10:45 Laubide kalean.
IRTEERA: 11:00etan: Laubide kaelan. Denak.
KONPARTSAREN ORDENAK ETA KANTUAK
OLENTZERO-Trikitilariak-Aurreskola, Txistulariak, 1, 2, 3 ,Musika Eskola , 4., 5. 6-Trikitilariak, Herritarrak (gazte, heldu, guraso).
Laubiden: OLENTZERO-KANPAIAK JAIETAN- GABON GABONZETA-AGUR
Arantzazuko Haurreskola: HORRA MARI DOMINGI-GAUEKO IZAR - AGUR
Muru: OLENTZERO – HATOR-HATOR - AGUR
Juanastegi: GAUEKO IZAR - DIN DAN DON - GABON GABONZETA
Itxaropen: OILARRA -HORRA MARI DOMINGI - AGUR
Aizkorri kalean: HATOR-HATOR - KANPAIAK JAIETAN- GABON GABONZETA
Nafarroa kalea: OLENTZERO- HATOR-HATOR- OILARRA- ABENDUAK GAUR- AGUR
Kale Nagusia (Kruzean): HORRA MARI DOMINGI- GAUEKO IZAR- ALAKEN- GABON GABONZETA-
EUSKAL HERRIA PLAZA:Amaiera ekitaldia.(13:30ak aldera aurreikusten da)
Plazara iristean eta Olentzero udaletxeko balkoira iristen den bitartean,Musikariak erdian ditugula Olentzero kantarekin egingo diogu ongietorria. Balkoitik bertsolariek bertso pare bat kantatuko dizkiote ongietorri gisa. Balkoitik jendea agurtuko du. Olentzeroen hitzaldia. Jendea agurtu eta Olentzero balkoitik joaten denean.GABON GABONZETA eta AGUR kantatuko ditugu.
EGURALDI TXARRA BALITZ ERRONDA MANTENDU EGINGO DA HONAKO IBILBIDE HONEKIN LAUBIDE-SANTIKUTZ KALEA (LAUBIDE ALDAPATIK BEHERA)-PATRIZIO ETXEBERRIA-KALE ZAHARRA-KALE NAGUSIA-EUSKAL HERRIA PLAZA.
Eguraldia oso makurra balitz, Patrizio Etxeberriatik zuzenean plazara.