Bittor Agirre eta Iñaki Azarola bertsolari brinkolatarrei emango die. Ekitaldia abenduaren 21ean, asteazkena, 19:00etan, Kultur Etxean.
Argazkian, Iñaki eta Bittor, Agorreko Santikutzetako erromerian bertsotan hastekotan (Errikarte Agirre)
Ekitaldian bertso eskolako kideek ere hartuko dute parte. Ez da egin zaien lehenengo errekonozimendua. 2010ean Legazpiko jaietako pregoilari izan ziren, Legazpiko Bertso Eskolaren izenean, eta, 80 urte betetzearekin batera, Brinkolan egin izan diete omenaldia.
1960ko hamarkadan Legazpiko txapelketetan ibili zen belaunaldiko kideak dira Bittor eta Iñaki. Gerora, txapelketa eta sariketa ugaritan hartu zuten parte. Xalbador, Basarri, Uztapide eta Lazkao Txikiren mailako bertsolariekin kantatuak dira, baita gaur egungo Sebastian Lizaso edo Andoni Egañarekin ere.