Legazpiko Udalak % 50eko hobaria onartu du ibilgailuen gaineko zergaren tasan
Datorren urtean aplikatuko da eta 2017an ondasun higiezinen gaineko zergarako hobaria eskatuta duten familia ugariek ez dute espresuki hobari berri hau eskatu behar. Udalak automatikoki aplikatuko die. Familiak ibilgailu bat baino gehiago baldin badu, tasa handiena ordaintzen duen ibilgailuari aplikatuko zaio hobaria.
Ordenantza fiskalak aldatzeko erabaki berean, bestalde, % 10 eta % 15 bitarteko murrizketa onartu zen hiri izaerako lurzoruen balioen gehikuntzaren gaineko zergan, hau da, Gainbalioa izenarekin ezagutzen den zergan.