pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

San Nikolas Erronda, abenduaren 5ean, astelehena, arratsaldeko 5:30etatik aurrera
30
Aza
2016

San Nikolas Erronda, abenduaren 5ean, astelehena, arratsaldeko 5:30etatik aurrera

Irteera Laubidetik

Gabonen iragarle dugun ekitaldi hau, abenduaren 5ean, astelehena,  egingo da. Ohi bezala herriko ikastetxeetako gaztetxoak izango dira protagonista, Doinua Musika Eskolako musikariekin batera, eta aurtengoan Iker Zeberio, Olazabal Institutoko ikasleak hartuko du San Nikolasen papera jokatzearen ardura.

 

Ibilbidea:Laubide Kalea, Bodega Riojana(garai batekoa), Muruko garajeak, San Inazioko aldapa behera, Santikutz Egoitza, Santikutz Kalea, Latxartegi Parkea, Patrizio Etxeberria kalea, Nafarroa kalea, Plazaola kalea, Euskal Herria plaza(Udaletxearen atzealdea).Errondaren amaieran Txokolatea banatuko zaie parte hartzaileei.

 

Eguraldi txarra balitz, ekitaldi osoa Azokan egingo litzateke.

 

Hona errondako geldiuneetan abestuko dituztenak:

 

SAN NIKOLAS

Nikolas Deuna ospean
gabiltaza pozez betean
ohitura hala delarik
aterik ate eskean

 

Gazte gaztetandik
zoli maitatua
lur zabalarentzat pakea
gure obispo santua
santua eta gorestua

Oin arinka goaz
Kriskitina joaz
pozak bezain lotsaz
santuaren ondraz
bai esan, ez esan
sartu gaitzala kalizan

 

Diruz urri gabiltza

ez daukagu deus
zuen zain gauzkazue
jaun andreaok. EUP!


SAN NIKOLAS SANTUA

San Nikolas santua
Udalaitzen sortua
Anboto madarikatua.

 

San Nikolas koronado
Artzobispo Mari Andres
egizu egizu piloa.

A la una noche y día
etxekoandra nobila
egizu egizu piloa.

 

SAN NIKOLAS TRISKILITRAS
DAMELA DAMELA GAZTAINA
NO QUIERO MAS.

 

 

URTE BERRI BERRI

Urte berri berri
txerri belarri
otarra bete gaztaina
gainean lukaina bi

 

San Nikolas coronado
confesor es muy ondrado
ale, ale, alegría
todo el mundo alabaría

 

Aquí estamos cuatro
cantaremos dos
una limosnita
por amor de Dios

Aingeruak gara
zerutik gatoz
poltsa badegu baina
eskean gatoz

 

San Nikolas coronero
confesero mari andres
alarguna donzella
cantaremos alegría
bost etxetan sei ate
zazpi etxetan su ote.

 

Aingeruak gara,
zerutik jeitsi gara
una limosnita por amor de Dios

 

DAUKANAK

Daukanak ez daukanari
nik ez daukat eta niri
Trapalatan bat

Gorostiagan bi,
har itzazu gaztainak
San Nikolasgandik.

 

 

Bainan, zergatik ospatzen da San Nikolas?

 

Bi ohitura nahasten dira gure ospakizun honetan:

 

  • San Nikolas Asian kokatua dagoen Myrako gotzaia zen eta bere inguruan sortutako kondaira baten arabera (ezkontzeko dirurik ez zuten hiru neskei urrezko poltsa bana utzi zien leihoan). Gabon aurretik umeei opariak banatzen dien pertsonai herrikoia bilakatu da (Santa Klaus, Papa Noel).
  • Ikasleen artean gotzaia izendatzearen ohitura, Europan Erdi Aroan ospatzen ziren “zoroen festetatik” dator. Hau da San Nikolas errondan abesten den letraren zentzugabekeria eta euskara – erdara nahasketaren arrazoia.

Albiste guztiak