Europako hondakinen murrizketa astea dela eta (azaroak 19- 27) Urola Garaian Etxeko Ura kanpaina indartzeko komunikazio kanpaina egin da, Zumarraga, Urretxu, Legazpi eta Ezkio-Itsasoko jatetxe eta tabernatan bezeroek iturriko ura kontsumitzeko ohitura bereganatu dezaten.
ETXEKO URA kanpainak Gipuzkoako jatetxeetan beirazko ur pitxarren erabilera zabaltzea du helburu, plastikozko ur botilek sortzen duten inpaktua gutxituz.
Ekimen honek helburu hirukoitza du: uraren kalitatea bistaratzea, plastikozko botilako ura kontsumitzeak sortzen duen inpaktua gutxitzea eta kontsumitzaileak kontsumo kontziente baterako bidean jarrera aldaketak barneratzea.
ETXEKO URAekimenaren asmoa Gipuzkoako iturriko uraren kalitatea balioan jartzea da eta horretarako, jatetxeetan beirazko ur pitxar berrerabilgarriak erabiltzen dituzte bezeroa mahaira iritsitakoan ura mahaian izan dezaten, hala eskatu beharrik gabe.
Etxeko Ura martxan jarri duten Legazpiko establezimenduak hurrengoak dira:
Bestetik herritarrei orain arte parte hartzen ari diren establezimendu hauen konpromisoaren berri emateko kalean tamaina handi eta txikiko kartelak ikusgai daude:
- Aitxuri jatetxea
- Katilu taberna
- Hogei taberna
- Ibai-Ondo taberna
- Mirandaola jatetxea
- Elizondo
- Goiherri jatetxea
- Goiko Izarra “El Gallego”
ETXEKO URA kanpaina zenbakitan
ETXEKO URA ekimena 2013an abian jarri zenetik, kanpainak oso harrera ona izan du osatalarien artean. Guztira,465 jatetxek eta tabernek bat egin dute Etxeko Ura kanpainarekin. Urola Garaian lehen 11 parte hartzaileetatik 2015ean 25 izatera iritsi ondoren orain 2016ean 35 parte hartzaile dira, orain arte establezimendu parte hartzaileak emaitza onak jaso dituztenaren seinale.
Etxeko Ura kanpainari esker, plastikozko 80.000 botila aurrezten ari da hilean.