Legazpiko Udalak 5 minutuko elkarretaratzea deitu du udaletxearen aurrean Memoriaren Eguna oroitzeko.
Azaroaren 7an, astelehenean, Bozeramaileen batzordea udaletxean elkartu ondoren, Udal Korporazioak Memoriaren Eguna oroitzea erabaki du. Horretarako dei egiten die herritar guztiei datorren azaroaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan egingo den 5 minutuko elkarretaratzean parte hartzera. Bertan izango dira, halaber, udal ordezkariak.
Bozeramaileen Batzordeak herritar eta gure herriko gizarte-erakundeetako ordezkari guztiak gonbidatzen ditu aipatu elkarretaratzean parte hartzera.
Honi erantsita doakizue Legazpiko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adostu duen adierazpen instituzionala.