Azaroaren 6ko goizaldean, Arantzazu auzoan, gutxienez 10 ibilgailuren atzerako ispiluak puskatu dituzte nahita.
Ekintza bandalikoa izan da eta horrek alarma eta segurtasunik eza sor dezakeenez, honen bidez ESKARI batekin gatoz.
Horrela, auzo-lagunei laguntza eskatu nahi diegu eta horrelako ekintzak gertatzen diren momentuan ikusten baldin badituzte, berehala Ertzaintzara, 943 53 47 60 telefono-zenbakira, dei dezatela erregutzen diegu edo geroago Udaltzaingoari jakinaraz diezaiotela.