Errebindika ezazu bizikletaren erabilera gure eguneroko ibilbideetarako. Heldu, gazte eta haurrei zuzendutako ekintza!
Laubide kalean elkartuko gara eta Mirandaolara joango gara. Ondoren Euskal Herria plazan bukatuko dugu.
Txikienek zuzenean 18:50etan Txorronea parean sar daitezke martxan plazara abiatzeko.
Abiadura mugatuta dago: orduko 10 km.
Ez ahaztu kaskoa!
Mirandaolan: ogitartekoak eta fruta banatuko dira.
- Ekintza hori honako erakundeekin koordinatuta antolatu da: Korosti txango-txirrindularien elkartea eta Telleriarteko txirrindulari elkartea –