Legazpiarrek erabakiko dute 2017ko urtean inbertsioak egiteko dauden 300.000 € zertan erabiliko diren.
Datorren 2017an egingo diren inbertsioak erabakitzeko garaia iritsi da eta, horregatik, datorren urterako aurreikusitako inbertsioe-tatik 300.000 € gorde dira eta legazpiar herritarrak izango dira diru hori zertan gastatuko den erabakiko dutenak.
Datorren irailaren 14an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko Batzar Aretoan, herritarren parte hartze prozesu honetan parte hartzeko proposatutako lan-dinamika azalduko da.
Lehenbizi, proposatutako 50.000 € inguruko inbertsioak aurkeztuko dira. Proposamen horiek aldez aurretik udal teknikariek aztertutakoak izango dira eta, ondoren, bozketa bidez erabakiko dira; modu horretan zehaztuko dira 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatuko diren inbertsio-proiektuak.
Zuk proposatuko eta bozketa bidez erabakiko dituzu 2017an martxan jarriko diren 300.000 €ko inbertsioak.
Bileran parte hartzera eta 2017an 300.000 € horiek zertan erabiliko diren guztion artean erabakitzera animatu nahi zaitugu.