Bertara joateko autobus zerbitzuak ipiniko dira, bat goizeko 7,30etan oinez joango direnentzat, Nafarroa Kalea 18an (Saturnino Telleriako errotondan) dagoen bus geltokitik Udanaraino. Ez da beharrezkoa hamarretakoa eramatea, Amabirjinaren iturrian salda eta txorixoa egongo da eta. Bestea 10:00 izango da Arantzazuraino, hau ere Nafarroa 18an dagoen autobus geltokitik irtengo da.
Herri bazkaria Arantzazuko Santutegia Hotelean izango da 14:00tan eta bazkarirako txartelak 20€ren truke Udaletxeko HAB zerbitzuan egongo dira salgai.
Menua honako hau izango da: Urdaiazpikoa, arrain-pudina, haragi paella, legatz frijitua eta pantxineta txokolate beroarekin.
Bueltan etortzeko autobusa 17:30etan izango da.
Autobus zerbitzua erabili nahi duenak izena Udaletxean eman beharko du, Herritarren Arreta Bulegoan.