Kukai taldearen emanaldia 19:30ean hasiko da
Dantza da kale ikuskizun honen oinarria. Euskal Herriko Dantza Konpainiarik garrantzitsuenetako baten eskutik datorkiguna gainera. (Eguraldiak laguntzen ez badu Azokan).
Cesc Gelabert koreografoa eta Kukai Dantza Konpainiaren arteko bat-egitetik sortu da 'GELAJAUZIAK' proiektua. Néstor Basterretxea eskultorearen obra oinarri hartuta, hainbat euskal dantza tradizional ikertu, landu eta begirada berri batekin aurkeztu dituzte. ikuskizun honek, lengoai koreografiko berri, bizi eta orijinal bat aurkezten du.