Garagunek Udalarekin elkarlanean jarraitzen du eta kafe-kapsulak erabiliz
Eguberri zuhaitza egitea adostu du Legazpiko Udalarekin.
Zuhaitza abenduan jarriko da udal eraikinean.
Azken helburua, herritarrak birziklatu beharraz eta ingurumena zaindu beharraz sentsibilizatzea da.
Horretarako, datozen hilabeteetan, kafe-kapsulak bilduko dituzte berriro.
Eta legazpiarrei eskatu nahi die, kapsula horik zaborrera bota ordez, Garagunek dituen lokaletara eraman ditzatela.
Nespressokoak edo antzeko kapsulak jasoko dituzte eta ez dago hustu beharrik.
Hauxe da ordutegia:
· Astelehenetik ostegunera: 9:30 − 17:00
· Ostiraletan eta uztailaren bigarren hamabostaldian: 9:30 – 15:30
· Abuztuan: oporrak!