Udalerrian badaude kontrolatu gabeko katuen kolonia desberdinak, oro har, bizilagunei eragozpen ugari sortzen dietenak. Udalak katu-kolonia horiek kontrolatu nahi ditu eta Lau-Katu Elkartearen zuzendaritzapean, egun gutxi barru, Aizkorri kalea 3 eta 9 zenbakidun etxeen atzealdean dagoen katu-kolonia kontrolatzeko lanei emango die hasiera.
Tratamendu hori HILABETEKOA izango da eta honetan datza: katuak harrapatuko dira eta antzutu ondoren ingurune berdinean utziko dira libre. Tratamendua arrakastatsua izan dadin ezinbestekoa da bizilagunen laguntza eta beraz, honako hau eskatu nahi dizuegu:
1. Ez eman janaririk katuei. Baimendutako pertsonek emango diete pentsua.
Zonaldeko bizilagunen batek lan horretan lagundu nahi badu, elkartearekin jar dadila harremanetan.
2. Katuak kaioletan harrapatuko dira eta kaiola horiek ez ukitzea eta bere lekutik ez kentzea eskatzen dizuegu.
Ekimen honekin katuen baldintzak eta gure ingurunea hobetzea espero dugu.