pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2016 Bidea: Legazpi - Arantzazu
04
Uzt
2016

2016 Bidea: Legazpi - Arantzazu

Uztailaren 10ean, Legazpi eta Arantzazu arteko 16. etapa, hasieran burdinola ikusteko aukera

Uztailaren 10ean, igandea, Mirandaola eta Arantzazu arteko 16. etapa garatuko da, hasieran burdinola ikusteko aukera eskeiniko da. Eman izena!

 

Ibilian egiten da kultura.Euskal gizarteak berezkoak dituen mendizaletasunak eta kulturzaletasunak bat egiten dute proiektu honetan. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldea 32 etapatan zeharkatuko dituen ibilbidea da 2016 bidea. Hiria eta mendia tartekatuz, natur eta arte balio esanguratsua duten tokietatik igaroko da. Bidea egiteko antolatuko diren irteeretan, naturaz eta kulturaz aldi berean gozatu  ahal izango dute ibiltariek, ibilbidean jarduera kulturalak antolatuko baitira; bai hasieran, erdibidean edota amaieran. Martxoa eta urria bitartean, igandero eramango dute mendizaleek DSS2016EUren lekukoa Euskal Herri guztian zehar, ia 600 kilometro luzetan.

 

Ikusi hemen ibilbidea eta egutegia

Izena eman ezazu! 

http://dss2016.eu/eu/dss2016eu/bizitza/2016bidea/etapak/item/2213-16-etapa-legazpi-arantzazu

Izena emateko azken eguna: uztailaren 8an, 20:00etan

Albiste guztiak