Aurtengo Uztaila Kulturala egitasmoaren baitan antolatu den Musika Kalean programako bi emanaldi izango ditugu datorren astean. Lehena Kale Nagusian Bi Bala taldearena izango da.
Bi Bala taldea Julen Goikoetxea, Xabier Etxeberria "Pitxu", Iñaki Gurrutxaga eta Aitzol Barandiaranek osatzen dute. Bertso-rocka egiten dute eta Japonian egin berri dute bira, Gure Eroyak beren azken diskoa aurkezten.
Azken egunotan gelditu gabe dabiltza gainera Euskal Herrian eta Legazpin ikusi ahal izango ditugu zuzenean.
Bigarren emanaldia, uztailaren 1ean, ostiralean izango da, Laubide kalean. Legazpi Musika Bandak emanaldi berezia egingo du 19:15ean Goierri Taberna paretik abiatuta.
Udan ere kulturaz blai.