pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2016 Bidea: Beasain - Legazpi
24
Eka
2016

2016 Bidea: Beasain - Legazpi

Uztailaren 3an, igandea, programaren 15. etapa garatuko da eta bukaeran Txillida Lantokin kontzertua eskeiniko da

Uztailaren 3an, igandea, programaren 15. etapa  garatuko da, Beasain eta Legazpi herrien artekoa hain zuzen ere. Bukaeran Txillida Lantokin kontzertua eskeiniko da. Eguna gozatzeko aukera ezin hobea!

 

Ibilian egiten da kultura.Euskal gizarteak berezkoak dituen mendizaletasunak eta kulturzaletasunak bat egiten dute proiektu honetan. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldea 32 etapatan zeharkatuko dituen ibilbidea da 2016 bidea. Hiria eta mendia tartekatuz, natur eta arte balio esanguratsua duten tokietatik igaroko da. Bidea egiteko antolatuko diren irteeretan, naturaz eta kulturaz aldi berean gozatu  ahal izango dute ibiltariek, ibilbidean jarduera kulturalak antolatuko baitira; bai hasieran, erdibidean edota amaieran. Martxoa eta urria bitartean, igandero eramango dute mendizaleek DSS2016EUren lekukoa Euskal Herri guztian zehar, ia 600 kilometro luzetan.

Ikusi hemen ibilbidea eta egutegia

 

Izena eman ezazu!

http://dss2016.eu/eu/dss2016eu/bizitza/2016bidea/2016-bidea

 

Izena emateko azken eguna: uztailaren 1ean, 20:00etan

 

… eta gogoratu uztailaren 10ean  Mirandaola – Arantzazu etapa izango dela!!

Albiste guztiak