Goizeko 10:30ean dute zita, Kultur Etxean marrazketa ikastarokoek eta Euskaltegiko ganbaran eskulan ikastarokoek. Izena eman ez baduzu, baina parte hartu nahi izanez gero, bietan dagoenez tokia, lehen egunena agertzea baino ez duzu.Bi ikastaroek bi ordutako saioak izango dituzte, 10:30-12:30 astelehenetik ostiralera, baina eskulanetakoa uztailaren 8an amaituko da eta marrazketakoa uztailaren 22an.
Uztailaren 4tik 8ra egingo den Argazki ikastarorako izen ematea irekita dago ekainaren 30era arte, eta epe berdina dute datorren ikasturtean marrazketa eta pintura eskoletan parte hartu nahi dutenek. Izen emateak eta informazioa Kultur Etxeko Harreran.