Legazpin, azterketak egiteko aurreikusi diren egunak hauek dira: maiatzaren 23an, betiere 9:00 - 14:00 bitarteko ordutegian. Betiko tokian egingo lirateke.
Azterketa egin ahal izateko, honako agiriak aurkeztu beharko dituzte:
.- Ziklomotorraren ezaugarrien ziurtagiria (jatorrizkoa, kopiarik ez).
.- Zirkulazio-baimena.
.- Derrigorrezko asegurua
.- Titularraren NAN zenbakia
Azterketaren prezioa hau izango da: 26,89 euro.
Zerbitzua ondo eman eta antolatu ahal izateko, jendeak aurrez hitz-ordua hartu beharko du.
Noiz: maiatzak 9tik 20arte
Ordutegia: 9:00etatik-14:00 etara.
Tokia: Udaltaingoaren bulegoan