pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Maiatzaren 9an irekiko da alardean parte hartzeko izena emateko epea
05
Mai
2016

Maiatzaren 9an irekiko da alardean parte hartzeko izena emateko epea

Eskopetari aritzeko ezinbestekoa izango da 16 urte beteta izatea

Aurtengoan ere Armen Alardeak zeharkatuko ditu herriko kaleak San Joan bezperan, ekainak 23 osteguna. Eskopetari gisa parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du Kultur Etxeko Harreran  zein Udaletxeko Arreta bulegoan bertan. Hain zuzen, datorren astelehenean, maiatzaren 9ean, zabalduko da horretarako epea, eta maiatzaren 20an amaituko da.
 
Azken urteetan egin den moduan bi zerrenda egingo dira, bata arma lizentzia eta eskopetak dituztenentzat eta bestea arma lizentziarik ez dutenentzat. Azken hauek Udalak eskuratu dituen balagabeko (fogeozko) eskopetak erabiliko dituzte. Izena ematean, honako datu hauek eskatuko dira: izena eta bi abizen, NAN zkia, helbidea eta telefonoa.
 
Arma lizentzia dutenek, gainera, dagokion arma litzentzia eta egun horretan erabiliko den eskopetaren gida aurkeztu beharko dituzte (kopia egingo zaie). 
Arma lizentziarik ez dutenen kasuan berriz,  erabiltzeko dauden eskopeta balagabeen (fogeozkoak) kopuru mugatua dela tarteko (45 guztira), izen-emate ordena hartuko da kontuan.
 
Aipagarria da aurten eskopetari eta txilibiteroz gain figurante (olari, baserritar), moduan ere parte hartu ahal izango da.Izen emateko epea bera izango da eta gutxieneko adina ere bai. 
 

Albiste guztiak