pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ardanbidetako erromeria egingo du Kimu Berri elkarteak urriaren 27an
19
Urr
2024

Ardanbidetako erromeria egingo du Kimu Berri elkarteak urriaren 27an

Igandean izango da, eta autobus zerbitzua egongo da Laubidetik

 

Azken urteetako ohiturari jarraituz Urriko azken igandean ospatuko dute Ardanbidetako erromeria Kimu Berri aterpetxearen inguruan, Lakiolan. Zingi Zango euskara elkarteak urteetan antolatu zuen erromeria Agorreko Santikutzetan eta Kimu Berri elkarteak lekukoa hartu zion. Igandean goizetik arratsaldera ekintzak egongo dira.

 

Honako egitaraua prestatu du egun horretarako:

09:00:              Mendi irterra Ardanbidetara Izadi Zaleak elkartearekin.

10:00-11:30:   Salda eta txorixo banaketa

11:00:              Arku- erakustaldia eta tiraketak Luma taldearen eskutik.

12:00:             Zaldi paseotxoak Ormazarreta zalditegiarekin

12:30:              Erronka haur eta helduentzat (txingak, oskolak etab.)

14:30:              Bazkaltzeko Patatak txorizoarekin 100 lagunentzat, Lekanazpi Elkarteak prestaturik.

16:00:              Sokatira mundiala.

 

Musika, trikitilariak eta taberna zerbitzua egongo da egun guztian zehar eta Hegialdeko biribilgunetik autobusa egongo da Ardanbideetara goiz eta arratsaldez, 10:00etatik aurrera.

 

Albiste guztiak