pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Haztegi ikastolako igogailu berriaren obrak amaitu dira
19
Urr
2024

Haztegi ikastolako igogailu berriaren obrak amaitu dira

Honekin batera eraikin berriko komunen  irisgarritasuna bermatu da

 

Haztegi ikastolako eraikin berriko solairuei irisgarritasuna emateko  obrak uztailean hasi ziren, ikasturtea amaitzearekin batera eta hauek amaitu dira dagoeneko.

 

Bertan lan desberdinak aurrera eraman dira. Alde batetik, igogailu bat jarri da sototik hirugarren solairura arte, solairu guztietako desnibela gainditzeko eta, horrela, erdiko eraikinaren irisgarritasuna konpondu ahal izateko. Igogailuak 9 pertsonentzako lekua du. Honekin guztira 5 geldialdi egiten dira (tarteko eraikineko sotokoa kontuan hartuta) solairuetan eta beheko solairuan. Igogailuak sarrera bikoitza du, sotoko irteera gainerako solairuen kontrako noranzkoan egin behar baita.

 

Obra hau egitearekin batera, komunen irisgarritasuna bermatzeko ere beste lan batzuk aurrera eraman dira. Horrela, komun horiek irisgarriak dira eraikin berriko solairu guztietan, gaur egun arte ez baitzegoen halakorik.

 

Proiektua Legazpiko Udalak finantzatu du eta lanak Construcciones MB Antio, S.L.L. enpresak aurrera eraman ditu. Kostua 306.253,77 €-koa izan da BEZ barne.

Albiste guztiak