Ostegunean, Basoko Ipuin Ttipiak txotxongilo emanaldia eskainiko du Bizkaiko El Tenderete taldeak, Laubide auzoko oinezkoentzako gunean, 19:00etan (eguraldi txarra balitz Domingo Agirreko pilotalekuan).
Hain zuzen, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak (Topic) antolatutako Txotxongiloen Bideak 2015 birako lehenengo emanaldia izango da. Izan ere, iazko erantzun ona ikusita, aurtengo Uztaila Kulturala ekimenaren baitan bira horretako hiru emanaldi izango dira. Lehenengo saio honen atzetik etorriko dira uztailaren 16an Kataluniako Companya Encaixats taldeak Euskal Herria plazan eskainiko duena eta uztailaren 23an Kataluniako Microcirc taldeak Laubiden eskainiko duena.
Kaleko emanaldi laburrak
Txotxongiloen Bideak filosofiak garai bateko titiriteroen ohituretara garamatza. Hartara, proiektuaren helburua da leku publikoetan kaleko txotxongilo emanaldien zirkuitu txiki bat egitea; gehienbat, horrelako jardueren eskaintza handia ez dagoen herrietara iritsi ahal izateko.
Askotariko emanaldi laburrak izaten dira, kalean egiten direnak; eta amaieran, artistek txapela pasatzen dute, euren gastuetarako sosak lortzeko.
Osteguneko emanaldiari buruzko informazioa ikusteko, sakatu hemen.