Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, Euskadiko telelaguntza zerbitzu-publikoaren titularrak, zera nahi du adierazi: ez gara egiten ari telelaguntza zerbitzuaren erabiltzaile berriak kaptatzeko telefonozko kanpainarik.
Azken asteotan, Euskadiko Autonomia Erkidegoko osoko udalerrietan, partikularren etxebizitzetan deiak jasotzen ari dira. Antza denez, deitzaileek telelaguntzako-zerbitzuak saldu nahi dizkiete. Adineko pertsonei egiten zaizkie deiak, eta administrazioarekin harremanetan jartzen dira haiek: zenbaitetan, Eusko Jaurlaritzako telelaguntza-zerbitzu publiko erabiltzaileak
direlako; bestetan, larritu egiten direlako, senideren batek ezezagun batekin hitzordu bat adostu dutela jabetzean. Gaiaren inguruan galdetzen duten guztiei esan diegun bezala, Eusko Jaurlaritzatik ez gara ari egiten telefonozko kanpainarik, eta ez dugu egingo ere.