Azken urtean herrian ekintzak gauzatu dituzten herriko elkarte edo taldeek Agorreko Santikutzetan txosnagune izango den karpan tokia izateko eskaerak egin ditzakete. Eskaera guztiak uztailaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira Udaleko Arreta zerbitzuan.
Aurten Agorreko Santikutzak irailaren 11, 12 eta 13an izango dira eta beraz, txosna egun horietan erabili ahal izango da.
Eskatzaileek bete beharreko inprimakia hemen aurkituko duzue.
Bertan azaltzen dira zehaztasun gehiagoz bete beharreko baldintzak.