Legazpiren izena munduan zabaltzea eskertu die pleno aretoan uztailak 1ean egin zen ekitaldian
Legazpiko Udalak harrera ekitaldi bat egin zuen uztailak 1ean udaletxeko pleno aretoan, Irene Paredes futbolariari eta Ritxar Tolosa eta Josema Azpeitia liburugileei esker oneko harrera egiteko.
Irene Paredes Kanadan izan da Futboleko Munduko Txapelketan Espainiako selekzioarekin lehiatzen eta bertan aparteko lana egin izan du.
Ritxar Tolosa eta Josema Azpeitia, berriz, pintxoei buruzko munduko bigarren liburu onenaren egileak dira. Legazpiar hauek La senda del pintxo liburua argitaratu zuten 2011n, eta 2014an eguneratu egin zuten.
Harrera honen bidez, Legazpiko Udalak eskerrak eman nahi dizkie hiruei, gure udalerria munduan ezagutzera emateagatik.
Hona hemen ekitaldiko argazkiak: