pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udal Liburutegia itxita egongo da abuztuan
03
Uzt
2015

Udal Liburutegia itxita egongo da abuztuan

Moldaketa teknikoak egin behar baitituzte

Uztailean eta irailaren 1etik 4ra 10:00etatik 14:00etara egongo da irekita, eta irailaren 7tik aurrera, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
 
Udal Liburutegia itxita egongo da abuztuan, hainbat moldaketa tekniko egin behar dituztelako; zehazki, RFID teknologiarekin –irrati-frekuentzia bidezkoa– funtzionatzen duen lapurreten aurkako sistema ezartzen hasiko dira.
 
Horregatik, liburutegitik oporretarako liburuak eraman nahi dituenak irailera arteko mailegu epealdia izango du: orain hartu eta irailean, oporren bueltan, berriz itzuli. Gainera, liburu gehiago eraman ahal izango dira.
 
Ebook irakurleek, berriz, eLiburutegitik aldi berean hiru liburu jaisteko aukera izango dute, maileguan, nork bere irakurketa gailura: tabletera, eReader-era, smartphonera, etab.
 
Bitartekoen eguneratzea eta hobetzea
RFID sistema ezartzen dutenean, hainbat hobekuntza izango dira Udal Liburutegiaren baitan. Batetik, erabiltzaileak samurtasuna eta azkartasuna igarriko ditu mailegua egitean, dokumentuen identifikazioa eta lapurreten aurkako sistemaren desaktibazioa urrats bakarrean egingo direlako. Maileguaren bueltatzea ere antzera egingo da. 
 
Bigarrenik, lapurreten aurkako sistema eraginkorragoa izango da. Eta hirugarrenik, barruko lanei begira, dokumentuen identifikazio azkarra ahalbidetuko du sistemak.
 
Liburutegiko langileak eurak arduratuko dira moldaketa tekniko horiek egiteaz. Abuztuan hasiagatik –horixe baita eragozpen gutxien eragingo dituen hilabetea–  pixkana-pixkana urte osoan zehar jarraituko dute eginkizun horretan, nahiz eta liburutegiak ohiko zerbitzua eskaintzen jarraituko duen. Aurreikuspenen arabera, datorren urteko lehen hilabeteetarako egongo da erabat ezarrita sistema.
 
 

Albiste guztiak