Udalak etengabe lan egiten du hiri-garraioaren zerbitzuaren kalitatearen alde eta, besteak beste, jarraipen estua egiten die gorabeherei eta erabilera-datuei. Gainera, etengabeko azterketa egiten du ordutegiak optimizatzeko eta egin daitezkeen hobekuntzak aztertzeko.
Ildo horretan, abuztuan eskaintzen den zerbitzua zabaltzea erabaki da eta 15 egunetan eskaintzetik 22 egunetan eskaintzera pasatuko da. Zerbitzua zabaltzearen premia aurreko udan identifikatu zuen Udalak, udalerriko zenbait bizilagunek ere abuztuko zerbitzua zabaltzea eskatu zutelarik.
Beraz, abuztuaren 1etik 9ra arte eskainiko da zerbitzua, hamar egunez gelditu eta abuztuaren 19an hasiko da berriro, hilabetea amaitu arte. Abuztuko 22 egun horietan, goizeko ohiko zerbitzua eskainiko da.
Brinkolako jaiak
Aurreko urteetan bezala, Udalak Junetorri zerbitzu berezia eskainiko du Brinkolako San Agustinetan, aurten abuztuaren 28, 30 eta 31n ospatuko direlarik. Egun horietan hiru bidai gehiago egingo ditu.
Urtatza-Brinkola |
Brinkola-Urtatza |
17:30 19:00 20:30 |
18:15 19:45 21:15 |