Aurten, eguraldia oso ona izan ez dugun arren, ekintza ugariez gozatzeko aukera izan dute Uztalai udaleku irekietan parte hartu duten 272 haurrek, eta gaur, agur esan diete aurtengo udalekuei.
Orain balorazioa egiteko ordua iritsi da. Begiraleek eta haurrek beren balorazioa egin dute dagoeneko. Bestetik, familia guztiei ere galdetegi bat bidali diegu, jarduera balora dezaten. Ondoren, irailean, Udalak balorazio horiek ikusiko ditu eta jasotako proposamenak/ekarpenak aztertuko ditu, datorren urtera begira uztailean eskainitako aisialdi eskaintza hobetzeko.
Esan bezala, guztira 272 haurrek hartu dute parte 23 haur-taldetan banatuta. Udalak, guztira, 26 pertsona kontratatu ditu udaleku irekiak gauzatzeko: 25 begirale eta zuzendaria.
Udalak 40.000,00 € inguru erabili ditu aisialdi jarduera hau gauzatzeko.
Orain, gozatu merezitako oporraz!
udalekuen Web gunean ikusgai duzue aurtengo argazki-sorta bat