pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Amiantoa duten instalazio eta kokalekuen errolda
19
Uzt
2024

Amiantoa duten instalazio eta kokalekuen errolda

Udalak udalerrian amiantoa duten instalazio eta kokalekuen inbentarioa egiteko lanei ekin die

 

Udal Gobernu Taldeak aurkeztu berri duen 2023-2027 legegintzaldirako Kudeaketa Planak lehentasunezkotzat jotzen du udalerrian amiantoa duten instalazioen eta kokalekuen errolda egitea eta amianto hori kentzeko egutegia osatzea.

 

Hondakinak eta Lurzoru kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean ezartzen da amiantoa duten instalazio eta kokalekuen erroldak egiteko betebeharra.

Lan hori 3 etapatan egiten da:

  • Atariko etapan amiantoa izan dezaketen kokalekuak eta instalazioak identifikatzen dira, informazio geografikoaren, argazkien eta abarren bidez.
  • Oinarrizko etapan amiantoa dagoela egiaztatzeko bisitak egiten dira, eta amiantoa kentzeko egutegi bat ezartzen da, arrisku handieneko instalazioak eta eraikinak lehenetsiz.
  • Etapa xehea. Etapa honetan, lehenetsitako eraikinen eta instalazioen azterketa zehatza egiten da, bai barrualdean, bai kanpoaldean.

Duela gutxi amaitu da errolda horren atariko etapa. Lan hori egiteko, 4.077,60 euroko dirulaguntza eman du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak.

 

Albiste guztiak