Aukeratutako pertsonak % 75eko lanaldia izango luke, eta besteak beste, beharrezkoa da 2. hizkuntz eskakizuna edukitzea
Legazpiko Bikuña Kiroldegian errelebo kontratuan jarduteko harreragilea aukeratzeko oposizio lehiaketa egingo dute. Legazpiko Udaleko lanpostua da, eta berori eskuratu nahi duen pertsonak bete beharreko baldintzen artean daude, besteak beste, 16 urte beteta izatea, eskola graduatua, Lanbide Heziketako 1. maila edo baliokidea edukitzea eta 2. hizkuntz eskakizuna izatea.
Oposizio lehiaketa gainditzen duen pertsonak % 75eko lanaldia izango luke, harik eta lanpostuaren titularrak derrigorrezko erretiroa hartzen duen arte. Eta titularrak erretiroa hartzean amaituko zaio berari ere kontratua; hortik aurrera, ez du inolako plazarik izango.
Errelebo kontratuan aritzen den pertsonak hainbat ardura eta eginkizun izango ditu; esaterako: udal kirol instalazioetako abonuak egitea, erabiltzaileei kirol zerbitzuaren gaineko guztia azaltzea (izen-emateak, erreserbak, fitxak, etab.), erabiltzaileen etortzeak kontrolatzea, kirol instalazioak irekitzea eta ixtea, materialak eta instalazioak zaintzea, ekipamenduen egoera eta funtzionamendu egokia ziurtatzea, etab.
Eskaera, udaletxean, uztailaren 10a baino lehen
Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaerak Legazpiko Udaletxeko Erregistroan aurkeztu beharko dira, Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, 10 egun naturaleko epean; alegia, uztailaren 10a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna.
Oposizio lehiaketan parte hartzeko hautagaiek lau ariketaz osatutako oposizioaldia egin beharko dute. Kalifikaziorik onena lortzen duenak eskuratuko du lanpostua.
Hautaketa prozesua arautuko duten oinarriak ikusteko, sakatu hemen.
I. Eranskinerako dokumentazioa
Legazpiko kale izendegia (planoa)