Legazpiko haur txikientzako gune bat zabaltzearen proiektu hau 2023ko iraila eta urrian aurrera eramandako Eraiki Dezagun Legazpi ekimenean jasotako iradokizunetatik abiatu da. Espazio hau eskainiz, Legazpiko Udalak Herritarren eskaera hauei erantzuna eman nahi die haur txikientzako leku estali bat eskainiz.
Udaleko Hezkuntza sailetik bultzatuta, “Txiki-txokoa” haur txikientzako aisialdi gune itxi bat izango da haurrak euren gurasoekin batera jolastu ahal izateko. Helburua egunero zabalik egotea izango da eta haur txikiak dituzten familiei aisialdirako aukera bat emateaz gain, bereziki eguraldi txarra egiten duenean, balio batzuk sustatzea izango da, hala nola, inklusibitatea, guraso eta haurren inplikazio eta parte hartzea, elkarrekintza eta balore positiboak.
Proiektu hau aurrera eramateko eta diseinatzeko lan talde bat osatuko da, lehen pausoak jada aurrera eraman direlarik, lehenengo elkarretaratzeak eginez. Ikasturte berriarekin batera lan taldea guztiz osatuko da, honetarako ere gurasoen parte hartzea eskatuz.
Adin tartea oraindik finkatu gabe dago, hau adierazitako lan taldean adostuko delarik. Honekin batera ere lekua finkatu egingo da eta xehetasun guztiak adostu. Udalak sustatutako proiektu hau doakoa izango dela aurreikusten bada ere, erabileraren irizpideak zehazteke daude. “Txiki- txokoa” udazkenean zabaltzea izango litzateke helburua.