pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Erabilera desegokiaren ondorioz, uztailaren 10ean, asteazkenean, San Ignazioko ur parkea beranduago irekiko da
09
Uzt
2024

Erabilera desegokiaren ondorioz, uztailaren 10ean, asteazkenean, San Ignazioko ur parkea beranduago irekiko da

Zikinkeriak eta, batez ere, xaboiak filtroak ixten ditu eta instalazioak ondo funtzionatzea eragozten du

 

Irekierak eragindako ikusminarengatik, San Inazioko ur-parkea arrakasta handia izaten ari da eta jende asko biltzen ari da bertan.

Herritarren gehiengoak instalazioa errespetatzen duen arren, pertsona batzuk erabilera desegokia egiten duela baieztatu du Udalak. Adibidez, txanpua eta xaboia erabiliz beren burua garbitzeko erabili dituztela txorroak. Kontuan izan behar da ur parkeak piszinen moduko instalazioa duela eta ura zirkuitu itxi batean mugitzen dela. Zikinkeriak eta, batez ere, xaboiak filtroak ixten ditu eta instalazioak ondo funtzionatzea eragozten du; atzo, astelehen arratsaldean gertatu zen bezala.

Horregatik, garbiketa-lan berezi bat egin beharko dio udal brigadak ur parkeko instalazioari eta, ondorioz, asteazken honetan, hilak 10, ohiko ordutegia (10.00-20.00) baino pixka bat beranduago irekiko da jolas gunea: goizeko 11.00etan.

 

Guztion artean zain dezagun denon gozamenerako den ur parkea. Portaera desegokiren bat ikusiz gero, mesedez, deitu udaltzaingoari: 092.

Mila esker eta barkatu eragozpenak.

Albiste guztiak