pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ekaineko datu meteorologikoak Legazpin. Batez besteko tenperatura 16,68ºC-koa izan da
09
Uzt
2024

Ekaineko datu meteorologikoak Legazpin. Batez besteko tenperatura 16,68ºC-koa izan da

Halaber, Eustatek gure herriari buruz dituen datuak kontsulta daitezke: biztanleria, demografia eta abar

 

 

Goenagako estazio meteorologikoak hilero jasotzen ditu AEMETera (Estatuko Meteorologia Agentzia) bideratzen diren datuak.
Datu horien arabera, ekainean 112,50 litro erori dira, aurreko urtean 135,16l izan zirelarik.  1946tik, batez bestekoa 79,02 l-koa da; beraz, batez bestekoa gainditu da.
Hamarkada honetan, 105,05l-koa izan da bataz bestekoa, askoz estuagoa.         


Horrela, ekainean 19 egunez euria egin du eta 10 egunez ihintza izan dugu; lainoa berriz 2 egunetan izan da. Gehieneko tenperatura 32,5ºC-koa izan zen ekainaren 26an; minimoa, aldiz, 5ºC-koa izan zen ekainaren 12an. Ekaineko batez besteko tenperatura 16,68ºC-koa izan zen, ekaineko  batez besteko tenperatura (17,40º) baino baxuagoa, eta 2020tik 17,81ºC-tan kokatzen da.            
Aurtengoa 2020. urtetik dugun tenperatura baxuena izan da.


Datu orokorrak

Urtarrilean, Goenagan dagoen estazio meteorologikoak (AEMET) jasotako datuak aztertzen dira eta txosten bat argitaratzen da udalaren webgunean. Txosten honen edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzaz, Goenagako estazio meteorologikoan 1946tik bildutako datuak azter daitezke. Webgunean, halaber, Eustatek gure herriari buruz dituen datuak kontsulta daitezke: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta eta abar.

 

Legazpiko klimatologiari buruzko datuak (1946tik)

Legazpi datuetan- iturria: EUSTAT

 

Albiste guztiak