pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Irisgarritasun Plana eguneratzeko saio irekia egingo du udalak, eragileekin eta herritarrekin
04
Uzt
2024

Legazpiko Irisgarritasun Plana eguneratzeko saio irekia egingo du udalak, eragileekin eta herritarrekin

Irisgarritasun Plana berrikusi eta eguneratuko du udalak

 

 

20 urte baino gehiago pasa dira Legazpik lehenengo Irisgarritasun Plana idatzi zuenetik. Denbora hori igarota, gizartearen beharrizanak asko aldatu dira eta sentsibilizazio-maila handitu. Horrenbestez, plana berrikusi eta eguneratuko du udalak.

 

Herriko kale eta eraikin publikoen irisgarritasun-maila ebaluatzeaz gain, beste hainbat esparru ere landuko dira. Besteak beste, hezkuntza, kultura, aisialdia eta jaiak, kanal anitzeko herritarrentzako arreta edo informazio eta komunikazio sistemak. Guzti horrek balioko du etorkizunean alor horietan egin beharreko hobekuntzak identifikatzeko eta lehenesteko.

 

Udal teknikarien nahitaezko inplikazioaz harago, herritarren eta eragileen parte hartzearekin osatu nahi da plan hori. Horretarako, saio ireki bat antolatu da Agirre-Etxeberriko areto nagusian, uztailaren 9ko arratsaldeko 17.30tan. Saio hori lanaren lehen aurkezpena egiteko baliatuko da, aztergaiak, irizpideak edota faseak azalduz, eta lehen ekarpenak jasoaz.

 

Aipatzekoa da Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integrala idazteko Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren 31.025 euroko dirulaguntza lortu du udalak.

 

Albiste guztiak