Ekaineko argazkiaren inguruan…
Kontseju zaharraren ondoan ateratako argazkia, gaur egungo Euskal Herria plazatik Bikuña aldera begira, gutxi gorabehera. Ezkerreko aldean bi ate ikusten dira: batetik, zapi zuria duen andrea dagoen lekutik, Txokolateronea etxera sartzen zen (San Joan loreak dauzka ate gainean); bestetik, ate-erdia zabalik dagoen horretatik, Ospital zaharrean sartzen zen. Eskuinetara Aseginolazanea eta Sarasolanea etxean ikusten dira. Andrea zein den ez dakigu.