Datorren astelehenean, uztailak 1, goizeko 9:30ean emango zaio hasiera aurtengo udalekuari. Haurrak, mailaren arabera dagokien elkargunera joango dira:
- HH-2 (2021ean jaiotakoak), Haztegi ikastolak Latxartegin dituen geletan
- HH-3 (2020an jaiotakoak), Haztegi ikastolak Latxartegin dituen geletan
- HH-4 (2019an jaiotakoak), Agirre-Etxeberri parkean
- HH-5 (2018an jaiotakoak), Latxartegi parkean
- LH1-LH2, ( 2017an eta 2016an jaiotakoak), Azokan
- LH3-LH4, (2015ean eta 2014an jaiotakoak), Euskal Herria plazan
Ordutegia: 9:30etik 12:30era.
Guztira 270 haurrek hartuko dute parte 23 haur-taldetan banatuta. Udalak, guztira, 26 pertsona kontratatu ditu aisialdi eskaintzarako, 25 begirale eta zuzendaria.
Begiraleak, ekainaren 22an eta 28an, bi egunez elkartu dira eta egitarau desberdinak prestatu dituzte. Modu orokorrean horien berri emango dute astez aste udalekuaren gaineko Webgunean, ikastaroak aurrera egin ahala.