Legazpiko udalak LGTBIQ pertsonek jasaten duten diskriminazioa gaitzetsi nahi du eta konpromisoa berretsi sexu-orientazio eta genero-identitatearen ondoriozko aurreiritzien aurka borrokatzeko. Izan ere, pertsona guztientzako eskubide guztiak bermatzeko erantzukizuna dugu, eta zaindu behar dugu LGTBIQ bezalako kolektibo zaurgarrienek eskubide horiek izatea.
Arrazoi horiengatik ekainaren 26, 27 eta 28an udaletxea ostadarraren kolorez argiztatuko da.