Udal-politikaren barruan dago energia alternatiboen bidez energia aurreztea eta elektrizitatea ekoiztea. Horretarako, Udalak autokontsumorako panel fotovoltaikoak instalatuko ditu Latxartegiko igogailu publikoan.
Pasabidearen estalkiaren gainean, 15,3 kWp-ko potentzia-erregimenean energia sortuko duten 425 Wp-ko 36 panel fotovoltaiko jarriko dira.
Panel horiek 72 m²-ko azalera hartuko dute, eta igogailuaren funtzionamenduan eta sarrerako pasabidearen argiterian kontsumitu ohi den energiaren %153 ekoizteko aukera emango du. Hau da, igogailuaren kontsumo elektrikoaren %100 estaltzeaz gain, %53ko soberakina izatea aurreikusten da. Soberakin hori urtean 4.500 kWh ingurukoa da, eta Udalak beste instalazio publiko batzuetarako erabili ahal izango du.
Udalak, multzo osorako, 13,8 kW-ko potentzia elektrikoa du kontratatuta. Azpimarratu behar da ekintza horrek, urtean, diru-kutxa publikoetan 3.000,00 € inguru aurreztea ekarriko duela faktura elektrikoan.
Ingurumen-inpaktuari dagokionez, urtean 96 tona C0² isurtzea saihestuko da, hau da, 384 zuhaitz landatzea bezala.
Egitura egiteko inbertsioa 6.400,00 €-koa da eta 21.347,11 €-koa panelak instalatzeko.
Ekain Taldeak egingo du obra eta proiektua gauzatzeko epea 2 astekoa izango da, gutxi gorabehera.
Latxartegiko igogailua 2010ean jarri zen, eta Legazpiko lehen igogailu publikoa izan zen. 18,80 m-ko desnibela gainditzen du eta hirigunea Juanastegi kalearekin lotzen du 45,77 m-ko luzerako pasabide baten bidez.